Euskal Zine Bilera

Euskal Zine Bilera

Compartir

Euskal Zine Bilerak 48. edizioa ospatuko du Lekeition 2024ko urriaren 16tik 21ra Euskara hutsez egiten den zine jaialdi bakarra da Euskal Zine Bilera. 70.

hamarkadan sortua, Francoren diktadura amaitu ondoren, gizartean eta Euskal Herriko politika eta kultura arloetan sortu ziren indarren eraginez. Euskal Zine Bilerak betiko bi helburuei eusten dio: batetik, euskarazko lan amateurrak saritu eta bidea egiten lagundu; eta bestetik, euskarazko zinemagintza profesionalaren bilgune izan. Amateur eta Profesional kategoriak ditugu. Bakoitzean Zuzendaritza, Ekoizpena, Gidoia eta Argazkia arloak sarituko dira. Horrez gain, Film onenaren saria ere bada kategoria bakoitzean. Lekeitioko Udalak antolatzen du Euskal Zine Bilera 2008tik, ondoko erakundeen laguntzaz: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Zineuskadi eta Eusko Label.

¿Quieres que tu empresa sea el Peluquería mas cotizado en Lekeitio?
Haga clic aquí para reclamar su Entrada Patrocinada.

Teléfono

Dirección

Lekeitio
48280