eskuetanfisioterapia
Fisioterapia
Udazken honetan, Astigarragako jabetze eskolan Klimaterioa eta Menopausia tailerra emango dut. Parte hartu nahi baduzu idatzi zuzenean honako helbidera⬇️⬇️ [email protected]
➡️Datak: ostiralero, urriak 2tik 30 era.
➡️Ordua: 17.30 tatik 19.30 tara.
Animatu!! Edozein zalantza baduzu idatzi lasai.
06/09/2026
Gure 2026eko udara ahaztezin hau eta gero...badator kurtso hasiera.
Bizitza markatuko didan gertaera, uda honetan eman bada ere, gauza polit asko bizi izan ditugu. Familian. Eta baita lagun artean ere.
Maitasuna jasotzeko eta emateko udara ere izan da. Eta zorionekoa ere sentitzen naiz guzti honengaitik.
Milesker ondoan izan zaituztedanoi. Modu baten edo bestean gertu sentitu zaituztedan guztioi.
Badator kurtso berria. Erronka berriak. Irakaspen berriak. Eta seguraski sorpresa berriak ere.
Bagoaz!!!
23/06/2026
✨Endometriosiak gorputzeko hainbat eremutan eragina izan dezake: pelbisean, sabelean, gerrialdean, sexu-harremanetan, hesteetan edo maskurian.
✨Minak eta tentsioak eguneroko bizitza baldintza dezakete, eta askotan emakumeek urteak ematen dituzte beren sintomak minimizatuta edo zalantzan jarrita.
✨Zoru pelbikoko fisioterapiatik laguntza eskaintzen dugu prozesu horretan. Tratamenduaren helburua ez da soilik sintomak arintzea, baizik eta zure gorputza hobeto ulertzen laguntzea eta ahalik eta ongizate handiena berreskuratzea.
Fisioterapiak eremu hauetan lagun zaitzake:
✨ Mina murrizten.
✨ Ehunen mugikortasuna hobetzen eta adherentzien eragina gutxitzen.
✨ Zoru pelbikoko gehiegizko tentsioa askatzen.
✨ Mugimenduarekiko konfiantza berreskuratzen.
✨ Sexu-harremanetan ager daitekeen mina lantzen.
✨ Eguneroko bizitzan erosotasun handiagoa lortzen.
Endometriosia duen pertsona bakoitza bakarra da, eta horregatik tratamenduak ere pertsonalizatua izan behar du.
Zure mina entzuna, sinetsia eta zaindua izatea merezi duzu. 🌿
01/06/2026
Bagoaz aurten ere Andoaineko udaberriko jabetze eskolarekin!!!
Berriro ere, plazer bat eta ohore bat parte hartu ahal izatea, Gure zoru pelbikoa konkistatuz tailerra ematen!!
20/05/2026
Min iraunkorra edukitzeak, nerbio sisteman ere eragin zuzena du, nerbio sistema sentsibilizatzen duelarik.
▶️Estresa erregulatzeak asko lagun zaitzake minaren kudeaketan.
▶️Eta bestetik, loari duen garrantzia eman behar diogu. Lo sakona eta ordu kopuruari erreparatu beharko diogu.
Hortarako egunean zehar egin ditugun gauzak zaindu eta batez ere ohera joan aurretiko errutinak oso garrantzitsuak izango dira.
Zaindu beraz bi arlo hauek.
Zure esperientzia elkarbanatu nahi??⬇️⬇️⬇️idatzi
19/05/2026
Elikaduraren garrantzia.
▶️Inflamazioa gutxitzeko, baina baita ere estrogeno maila jeisteko.
▶️Gibelak ongi egin dezan bere lana, eta odolean geratu diren estrogeno "zaharrak" ere garbitu ditzan. Hiperestrogenismoa saihestuz.
▶️ Ez da debekua. Lehentasunak argi edukitzea baizik.
▶️ Pixkanaka hasi zaitez, goxotasunez. Eta entzun gorputzak esaten dizuna.
⬇️⬇️ Zure esperientzia partekatu nahi?
15/05/2026
Endometriosia...ikustezin matentzen den beste disfuntzioetako bat. Eta zer egin dezaket endometriosia badut? Nola zaindu dezaket nere gorputza?
1. Ariketa fisikoa!!
Erregular izatea, intensidadea baino garrantzitsuagoa dela gogoratu!!
Hurrengo egunetan, endometriosiaren inguruko post batzuk argitaratzen joango naiz.
Egun bakoitzean, kontuan hartu behar ditugun bizitzako arlo desberdin bat landuko dut.
Arlo horien zaintza zergaitik den garrantzitsua ulertzea izango da nere asmoa. Gauzak ulertuta, kontzienteago egingo baititugu gauzak, motibatuago, jakitun gure gorputzak nola eta zergaitik ari garen zaintzen.
Zaindu beharreko arloak hauek izango dira:
1- ariketa fisikoa.
2- elikadura.
3- nerbio sistema.
4- loa.
5- zoru pelbikoa eta sabel aurrea.
Beste zerbait nahiko zenuke jakin?? Idatzi⬇️⬇️⬇️
12/04/2026
Txispun!! Bukatu da etenaldia... Erritmoa jeitsi, arnasa sakonago hartu, geldiuneetaz gozatu... Eta guzti hortaz ikasten duzuna goxo gorde!
Hurrengorarte!!
Bagoaz berriro errutinan murgiltzera!!
01/04/2026
Egun hauek arnasa hartzeko izan daitezela. ARNASKETA ON GUZTIOI! muxu bana
Haga clic aquí para reclamar su Entrada Patrocinada.
Categoría
Contactar con la empresa
Página web
Dirección
Bertsolari Txirrita 11
Donostia-San Sebastián
20017
Horario de apertura
| Lunes | 09:00 - 14:00 |
| Martes | 09:00 - 14:00 |
| Jueves | 09:00 - 14:00 |
Notificaciones
Sea el primero en enterarse: le enviaremos un correo electrónico cuando eskuetanfisioterapia publique novedades y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin y puede darse de baja en cualquier momento.